sábado, 15 de noviembre de 2008

INTEGRAZIOA ETA NORMALIZAZIOA



Gizarteratze kontzeptua azaltzean ,pertsonak gizarte jakin baten parte dira eta gizarte horretan beste pertsonekin bizi dira, eskubideak dituzte eta, aldi berean, onartu egiten dute gizarte hori gobernatzen duen arauen, jokabideen eta baloreen sistema.

Pertsonek gizartean elkarrekin bizitzeko berez duten era horri integrazioa deitu ohi zaio. Hau da, pertsona gizartean integratuta egongo da, gizarte horretan bete-betean parte hartzen duenean.Hala ere, pertsonak guztiak ez dira gizartean integratzen.
Marjinazio horren ondorioz, pertsonak, eskubideak(laboralak,kulturak,sozialak..) eta aukerak galduko ditu. Beraz, pertsona marjinatua,gizarteak eskaintzen edo eskatzen dion arlo guztietan parte hartzen ez duena da.
Hala ere kontuan hartu behar dugu gizarte jakin batean marjinaltzat jo daitezkeen zenbait jokabide, beste gizarte batean normaltzat jo daitezke.
Gizartean ez dago gizabanakoen osoko integraziorik eta
marjinaziorik eta, integrazio- edo marjinazio-mailak daudela esango dot.
Urte askotan, pertsona ezgaituak, urriak edo minusbaliatuak
izendatzeko gutxiespen-hitzak erabili izan dira,
adibidez: atzeratua, anormala edo inuzentea.

Eta bide hau saieztu beharra dago.Hemendik hasita, hizkuntzatik eratzen dugu gizartea.Honen inguruan ,nahiz eta eremua askoz zabalagoa izan,irakurri artikulu hau Integrazioa eta dibersitateari buruz ,Belgikako irakasle batek eginda dago ,Marco montinelli eta pentsarazi egiten du.Hau da esteka Integrazioa eta dibertsitatea.

A.A.T./Z.I.G geletan ,hau lantzen saiatzen gara eta lan mundura eta gizartean txertazea da gure eguneroko helburua.Horretarako, hainbat profesional aritzen gara;laguntza espezialistak,pedagogoak,sikologoak,orientatzaileak eta tailerreko irakasleak(nire kasua).Hobeto molda daitekeen perfila aukeratu ondoren ,4 urte zehar lantzen dugu gero ikasleak lanean hasteko.Hala eta guztiz ere,denontzako hezkunta eta denen partetik kasu gustietan inportantea bada ere ,hemen are gehiago,eta guraso zein beste elkarte edo profesionalarekin batera lan egitearen beharra azpimarratu beharra dago.

3 comentarios:

goooooood girl dijo...

i like your blog......

Anónimo dijo...

BLOG INTERESGARRAIA, ONDO DAGO IKUSTEA GIZARTE INTEGRAZIOAGATIK APOSTU EGITEN DUTEN PERTSONAK

Anónimo dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.