miércoles, 7 de enero de 2009

eskola inklusiboa


Testu honekin eskola inklusiboaren printzipioak aztertuko ditut,iaz Mungiko ikastetxean lan egin nuelako Ikas komunitate esperientziatik abiatuz.

Hezkuntza denon eskubidea da; giza-eskubideak egunero gauzatzea nahi dugu = DENON ARTEKO hezkuntza.(guraso,irakasle,lagun ,komunitatea,komunikabideak,eliza mota guztiak…etb).
Ekitatea da guztientzako eskolaren kalitate irizpidea.
Ekitatea horrela ulertzen dut:
a) gure inguru soziokulturalak dituen hutsuneak konpentsatzeko ekintzak.
b) norbanakoaren beharrei egokitzen zaizkien banakako erantzunak dituena.
Inklusio soziala testu inguruan egitean dago, horregatik derrigor inguru sozial inklusiboarekin lotua joan beharr dago. Eskolak paper hori jokatu beharko du, hau da testuinguru sozialaren eraldaketa.
Guztientzako eskolak norbanakoaren ezaugarriei balioa emango dio, diferentzia balorezko irizpideei moduan ulertuz, eta aldi berean, komunitateko partaide izatearen zentzua indartsu garatuz.
Guztientzako hezkuntzaren ardura ikastetxeko irakasleek dutelarik, gurasoekin, bolondresekin, lan kolaboratiboak garatzeko bideak aurkitu behar dira.
Guztientzako eskolak, ikasle, guraso, irakasle, ... guztien nahiak asetzea bilatu behar du.
Eskola inklusiboa eskola osoaren erronka da, eskola inklusiboa eta hezkuntza berezia desberdindu behar dugu.Honela ere aipatzen da hemen:http://http//web.educastur.princast.es/proyectos/mediacion/confer-comun/ponencia1.htm
Funtzionamendu sistema osoan eragina du: ingurua antolatuz eta ordenatuz. Aprendizai oztopoak galarazten direnean ikasleek era desberdinean ikasten dute.
Inklusio ikuspegiak aldarrikatzen duena, banakako eta taldeko GIZA-ETIKA da.Irakaslego esku hartzea eta proiektuan sinestea ezinbestekoa dela eta emitzetan ebaluazioa egite ere bai,beti ere alde konstruktiboan pentsatu.Bestetik,Hemen dagoen hezkuzta departamentuaren papera inportantea bada ere,gure abiapuntuak martxan uzten badigulako (neurri batean)ez legoke batere txarto THA-bezalako agintera kooperatibista bat izatea.Nire ustez honek suposatuko zuen tokiko ezaugarriak kontuan hartzea plangintza egiterakoan eta elkarkidetza bat zuzenagoa izatea.Gauza bera esaten du Sevillako unibertsitateko irekasleak Manuel Vazquez Ojeda-k,izan ere teknologi berrien erabilpenaren garrantzia azpimarratzen du bere blogean.:
http://http//haciaunaescuelainclusiva.blogspot.com/
Era berean ,internet ,chat edo e-maila erebiltzea ondo ba dago ere,erronkia berriarekin joatea eta sare sozialak erabiltzea ezinbestekoa ikusten da.Honen inguruan beste blog bat topatu dut,azken honen inguruan :http://http//tecnologiaydiscapacidad.es/interesagarria da,benetan,ze hezkuntza bereziari bide bat zabaltzen zaiola teknologi berrietatik.Honetan parte hartu dute hainbat erakunde:ONCE,GURUTZ GORRIA,FORO DE VIDA INDEPENDIENTE...