sábado, 15 de noviembre de 2008

INTEGRAZIOA ETA NORMALIZAZIOA



Gizarteratze kontzeptua azaltzean ,pertsonak gizarte jakin baten parte dira eta gizarte horretan beste pertsonekin bizi dira, eskubideak dituzte eta, aldi berean, onartu egiten dute gizarte hori gobernatzen duen arauen, jokabideen eta baloreen sistema.

Pertsonek gizartean elkarrekin bizitzeko berez duten era horri integrazioa deitu ohi zaio. Hau da, pertsona gizartean integratuta egongo da, gizarte horretan bete-betean parte hartzen duenean.Hala ere, pertsonak guztiak ez dira gizartean integratzen.
Marjinazio horren ondorioz, pertsonak, eskubideak(laboralak,kulturak,sozialak..) eta aukerak galduko ditu. Beraz, pertsona marjinatua,gizarteak eskaintzen edo eskatzen dion arlo guztietan parte hartzen ez duena da.
Hala ere kontuan hartu behar dugu gizarte jakin batean marjinaltzat jo daitezkeen zenbait jokabide, beste gizarte batean normaltzat jo daitezke.
Gizartean ez dago gizabanakoen osoko integraziorik eta
marjinaziorik eta, integrazio- edo marjinazio-mailak daudela esango dot.
Urte askotan, pertsona ezgaituak, urriak edo minusbaliatuak
izendatzeko gutxiespen-hitzak erabili izan dira,
adibidez: atzeratua, anormala edo inuzentea.

Eta bide hau saieztu beharra dago.Hemendik hasita, hizkuntzatik eratzen dugu gizartea.Honen inguruan ,nahiz eta eremua askoz zabalagoa izan,irakurri artikulu hau Integrazioa eta dibersitateari buruz ,Belgikako irakasle batek eginda dago ,Marco montinelli eta pentsarazi egiten du.Hau da esteka Integrazioa eta dibertsitatea.

A.A.T./Z.I.G geletan ,hau lantzen saiatzen gara eta lan mundura eta gizartean txertazea da gure eguneroko helburua.Horretarako, hainbat profesional aritzen gara;laguntza espezialistak,pedagogoak,sikologoak,orientatzaileak eta tailerreko irakasleak(nire kasua).Hobeto molda daitekeen perfila aukeratu ondoren ,4 urte zehar lantzen dugu gero ikasleak lanean hasteko.Hala eta guztiz ere,denontzako hezkunta eta denen partetik kasu gustietan inportantea bada ere ,hemen are gehiago,eta guraso zein beste elkarte edo profesionalarekin batera lan egitearen beharra azpimarratu beharra dago.

ESTIMULAZIO GOIZTIARRA








Normalean ,estimulazioari buruz hitz egiten denean, goiztiar estimulazioaz aritzen da,umea 6 urte izan arte egiten baita.Konprobaturik dago adin horietan burmuineko gaitasun plastikoagatik,arrakasta handia lortzen dela. Terapia huen bidez,nahiz eta helduekin ere egin ,dudarik gabe ,garai hau onena da,praktikan ipintzeko.




Inork gutxik topatuko duzue gure garapena genetikoki eginda datorrela esaten duenik,ze inguruak ereginda eta bizitzan zehar bizi izandako esperientzien bitartez garatzen garelako.





Gure portaera,atenzioa,zelan komunikatzen gure inguruarekin eta zelan mugitzen garen erlazionatuta dago gura nerbio sistema garapenarekin.Arazorik ez dagoenean ,hau da,ume "normal bat"ea patroi berdinak jarraituko ditu ,baina,behar bereziak behar dituen ume batek ,ordea ez,eta inoiz baino gaehiago halako terapiak martxan ipini behar dira.Tamalez daukagun osasun sisteman eskaintza murritza dago eta gehienetan pribatuetra jo behar da.Hala ere,lortzen diren emaitzak ikusi ondoren pena merezi duela baieztatu ahal da argi eta garbi.Ez dugu ahaztu behar prozesuak ez direla azkarrak ez da errezak ,eta gurasoen zen irakasleen laguntzarekin lortu daitekeen etekin asko globalagoa dela kontuan hartu behar da.



Arazodun ikasleekin paper ezinbestekoa betezen du estimulazio honek eta iturriaren arabera,mota asko topa ahal dugu, eta hauen artean daude:






Dena den, gero eta metodo zein terapia ugari azaltzen dira eta onena da aditu bati galdetzea da.Nik konprobatu ahal izan dudan Padovan terapia da eta erabili ahaldiren kasuen artean hauek dira:

Arretaren defizientzia, hiperaktibitatea,lenguaian akatsak, neuro -garapen defitzientziak,paralisis zerebrala psikomotricidadearen arazoak, síndrome Down, síndrome West, eta bar.

Gorputz ariketak,hitz egiteko ariketak eta beste motatako ariketak martxan ipintzen dira.Mungiko ikastetxean nengoela aditu bati ikusi ahal izan nion eta urte batean sortutako emaitza harrigarria izan zen .Bukatzeko azpimarratu nahiko nuke gero eta lahango onartu eta lanean hasi ,hobe!




viernes, 14 de noviembre de 2008

NORMALIZAZIORANTZ


Laster gabonak datoz eta hasiera batean harrigarria iruditzen bazaizue ere,normalizaziorantz eramaten gaituena, zabaltzea eta sensibilizatzea da.Guzti hau lantzeko gelan,zein etxean, hemen tresna bat ,hala ere, topatzeko zaila denez, web enlazea ematen dizuet erosi nahi baduzue:
Jostailu honen bidez ,eman behar diren zaintza bereziak lantzeaz gain ,normalizazioa zabaltzen dugu.Ea nor animatzen den,ANIMO!
OHARRA:argazkia babydown-ena da ,destoys enpresaren copyright -ena da,eskerrik asko.

down sindromea








Gela hauetan aritzen naizenetik,bihotza lapurtu didatenek izan dira ikasleak,baina bereziki Down sindrome pairatzen direnak ,benetan munduko beste ikuspuntua ikusiarazi baitidate.Pozaz,sormenaz,laguntasunaz eta maitasunez blai daude eta batzuetan, ze berekoiak garen konturarazten dizute ,eta musutruk.


Ez dakizuenentzat ,21 kromosoma bikotean dagoen akats batek sortarazten du gaixotasun hau, eta bizitzan osoan zehar hainbat efektu izango ditu.Batez ere ,eta ezagunenean artean,burmuinean dagoena ,hainbat ezaugarri fisiko ta atzerapena.


Abortoa eta goiztiar detekzioa dela eta down kasuak gero eta gutxiago direla ,hala ere ,haurdunaldian egiten diren frogak ez direla 100% zihurrak ez dugula ahaztu behar.


Euskal herrian, hainbat elkarte aritzen dira honeta eta,dudarik gabe ospe handienetariko bat :



Izugarri lan handia egiten dabiltza eta oso inportantea dena,gaixotasun hau zabaltzea eta normalizaioarantz eramatea da.Zuetako askok ,ezagutuko dituzue Euskalduna jauregian egiten diren arropa desfileak,urteroko egutegiak baina hauek prentsan azaltzen diren lan batzuk baino ez dira .Gutxik dakite programa asko daukatela ,hauen artean:

Fisioterapia,asti kluba,lan bilatzeko tailerrak,goiztiar estimulazio tailerrak,sendientzako laguntza,etxeratu programa ....etabar.


Hala ere, guzti hau lan aritzen direnei esker lortzen da (dirutan kobratzen direnak zein kobratzen direnak).Eta azken hau azpimarratuko nahiko nuke,izan ere ,bizitza honetan badaude modu asko dirurik gabe "kobratzen dugula" et hauek gainezka dutena da, maitasuna .

jueves, 13 de noviembre de 2008

domingo, 2 de noviembre de 2008

Gela hauek ez dituzue ikastetxe guztietan topatuko,izan ere,behar den materiala,profesionalak eta leku fisikoa eta alegin handia eskatzen du.
Hala ere ,bizkaian dauden Z.I.G.zerrenda pasatzen dotsuet:

ARRATZU IES. BARRUTIALDE X Barrutia 7 Unitate 1
BARAKALDO IES. MINAS X La Bondad 30 Unitate 1
BARAKALDO IFPS. NICOLAS LARBURU GLHBI X Aldapa 3- 2 unitate
BILBAO IFPS ELORRIETA-ERREKA MARI GLHBI X Lehendakari Agirre 184 Unitate 1
BILBAO IES EMILIO CAMPUZANO BHI X Santos Juanes 7 Unitate 1
BILBAO IES ESCURCE BHI X Eskurtze 11 Unitate 1
BILBAO CPEE ALDAMIZ HBIP X Iruña 5 Unitate 1
BILBAO CEPS OTXARKOAGA BHIP X Camino de Arbolantxa, 57 3 unitate
DURANGO IEFPS S. JOSÉ-JESUITAS GLHBI X Kurutziaga 1 Unitate 1
DURANGO IES FRAY JUAN DE ZUMARRAGA BHI X Fr. Juan de Zumarraga z(g 2 unitate
ERANDIO IEFPS ATEGORRI-TARTANGA GLHBI X Tartanga 11-15 Unitate 1
GALDAKAO IES ANDRA MARI BHI X Elexalde z/g Unitate 1
GETXO IES AIXERROTA BHI X Peña Santa Marina 14 Unitate 1
ONDARROA IES ONDARROA-LEKEITIO BHI X Artibai 5 Unitate 1
PORTUGALETE IEFPS REPELEGA GLHBI X Repelega Bidea z/g Unitate 1
SESTAO IES SATURNINO DE LA PEÑA BHI X Dr. Ferrán 5 Unitate 1
SONDIKA CPEE PRINCESA DE ESPAÑA HBPI X Goietxa 2 – La Ola 3 unitate

miércoles, 29 de octubre de 2008

lan,lan,ta lan

Z.I.G.geletan aritzen naz baina ba aldakizue zer den hori?hona laguntza apur bet:


1. Hauxe da Zereginen Ikaskuntzako Gelaren (ZIG) xede nagusia:
 Adimen-atzerapenari lotuta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak lan-munduan eta bizitza aktiboan sartzeko prestakuntza sustatzea.
 Eskolatze-alditik heldutasunera eta lan-mundura iristeko iraganbide izatea.
. Gelaren definizioa

2• Zereginen Ikaskuntzako Gela: 16-18 urteko ikasleek osatuko dute eta lehen zikloa landuko da (Oinarrizko Ikaskuntzak).

 18-20 urteko ikasleek osatuko dute eta bigarren zikloa landuko da (Berariazko Ikaskuntzak).
 16-20 urteko ikasleek osatuko dute eta aldi berean lehen eta bigarren zikloak landuko dira.

3. Zereginen Ikaskuntzako Gelaren Curriculum Proiektuaren egitura

• Lehenengo zikloaren barnean, ondoren adierazten diren esparruak landuko dira (KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA, AUTONOMIA PERTSONALA, TREBETASUN SOZIALAK ETA KOMUNITATEAN SARTZEA, LAN-ORIENTABIDEA) eta esparru bakoitzaren barnean egokitzapen-gaitasun batzuen ikaskuntzara eta garapenera mugatzen gara.
Blog-honen bidez ...............saituko naz nire gogoetak,esperientziak,burutazioak ta auskalo ze gehiago......zuei plazaratzen

X...... izeneko neskatoa nauzue X........urtekoa ta hauxe nire .edo gutxigorabera

martes, 28 de octubre de 2008


iepaaaaa!
agur bero bat barakaldo aldetik!